LeintzGatzagawww.leintzgatzaga.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MENDI ATSEDENLEKUAK








Leintz Gatzagak baditu hainbat mendi atsedenleku,honako hauek: Bengoerreka, Iturritxueta eta Pagoeder.


Bengoerreka herritik Dorletara doan bidearen azpikaldean aurkitzen da. Deba ibaiaren hasierako ibilguko atseden gune honetan, ikusgarriak dira Deba ibaiaren ur jauziak eta inguruko landaretza.


Iturritxueta Olaun auzoan dago kokatua, Elgeamendiko magalean eta Hiruerreketatik gertu. Naturgune zoragarriaren erdian aurkitzen da. Bertatik gertu inguruetan geratzen den azken harezti autoktonoetariko bat bisitatu daiteke, tantaeda.

Pagoeder aldiz, bailarako beste aldean dago, Gatzagaingo jatetxetik gora abiatuta, San Martin auzoaren inguruneetan eta pagadi ederrez inguratua.

Atsedenleku guzti hauek aukera paregabea ematen diote mendialdera joatea erabakitzen duenari, mahai eta aulkiz egokituak bait daude. Bengoerrekan, honetaz gain umeek jolastu dezaten dago egokitua, ziburuak, ...ditu.




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz