Debagoiena Eskualdeko Barazki eta Fruta Kontserbagintza
Jakion, Debagoieneko nekazal produktuak gertatzeko sortutako enpresa da. Produkzioari irtenbide bat emateko baserritarrek sortutako elkartea.
Leintz Gatzagan dago kokatua Jakion. Bete beharreko neurriak direla medio, baserrietan burutu ezin daitezkeen eraldaketak egiten dituzte. Egiten dituzten produktu guztiak eskuz eta modu naturalean lantzen dituzte.
Baserritarrak elkarlan estuan haritzen dira Jakionekin lanean, beraiek dira batutako produktuak zuzenean bertara eramaten dituztenak. Modu honetan, baserrietan bildutako produktuei irtenbidea ematen zaie.
Era beran, baserrietako produktu tradiozionalen eskaintza merkatuan mantendu egiten da.
LABIDEA Turismo Bulego eta Dendarekin elkarlanean, oparitarako otarrak prestatzen dire bertako produktuekin.